Argazkilaritza digitaleko eskaintza bikoitza Elkargunean

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 19a, 07:00

Eskaintza bikoitza

Argazkilaritza digitaleko bi ikastaro eskainiko dituzte oraingoan Elkargunean, oinarrizko mailakoa bata eta maila aurreratukoa bestea.

Jon Andoni Martin eta Aitor Goenagak urrian eta azaroan zehar zortzina ikastordu emango dituzte. Nahi duenak bi ikastaroetan izena eman dezake, eta bietako batean ere bai. Informazio gehiago Azkoitiko Elkargunean 943852544 zenbakira deituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide