Hondakinak biltzearen inguruko oharrak

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 12a, 15:11

Ohar berriak

Datorren astean materia organikoaren edukiontzi marroia erabiltzeko txartela erabili beharko da, sarraila elektronikoa jarrita izango dutelako. Txartelak aktibatuta izango direnez, herritarrek ez dute ezer egin beharrik izango.

­ Edukiontzi marroien inguruko garbitasun arazoei aurre egiteko, sarriago garbituko dira, 15 egunetik behin.

­ Fardelentzako edukiontziei dagokienez, Aretxabaleta eta San Martinen ere jarri dituzte.

­ Zenbait edukiontzi puntutan poltsak zintzilikarioetan egun eta modu desegokian izateari aurre egiteko, Urola Erdiko Mankomunitateko hezitzaileak ekin egingo die kontu horieri, eta Udaltzaingoa ere inspekzio lanetan hasiko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide