Emakumeak ahalduntzeko bost ikastaro antolatu ditu urrirako Udaleko Berdintasun sailak, estrainekoz.
Orobat, emakumeen autoestimua indartzea, objetu izatetik subjetu izatera pasatzea, eta emakume izateak dakarren bazterkeriaren kontzientzia hartzea dira helburuak.
Adituek eskainitako ikastaro praktikoak izango dira, eta irailaren 26ra arte izango da izena emateko aukera. Hauexek izango dira ikastaroak:
-Sendabelarrak eta sendagai naturalak
-Norbere ezagutza, zaintza harremanek, desira eta plazerra,
-Jendaurrena hitz egiteko teknikak,
-Tertulia lilak
-Emakumeen kultur aniztasun gunea dira antolatutako ikastaroa
Hementxe duzue informazio osoa eta zalantzak argitzeko, Berdintasun Sailarekin jar zaitezke harremanetan: 943 85 71 74 09:00etatik 14:00etara edo berdintasuna@azkoitia.net.