Urbanue: geltoki gehiago eta ordutegi zabalagoa

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 10a, 23:09

Aldaketak

Urbanue erabiltzen hasi diren herritarren proposamenak aintzakotzat hartuz, geltoki gehiago jartzea eta Ipintzarako ordutegia zabaltzea erabaki du Udalak.

Hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera honako geltoki hauek gehituko dira:

– Floreagan bi geltoki gehituko dira: Izarraitz 7 eta 9, eta Floreaga Berri 1.

– Txalon Errekan zubi berrian beste geltoki bat jarriko da.

– Gerdauko parean ere beste geltoki bat jarriko da.

Bestalde, hauxe izango da Ipintzarako ordutegi berria:

Ipintza Azkoitian: 7:30 – 9 :15 – 11:55 – 16:30 – 19:05.

Azkoitia(liburutegia) Ipintza:  9:00 – 11:40 – 13:10 – 18:50 – 20:00.

Urbanue martxan jarri berria da, eta herritarren beharren arabera ibilbidea eta ordutegiak egokitzen joango da Udala, ahalik eta zerbitzu erabilgarriena emateko. Horregatik, ekarpen edo proposamenen bat izanez gero, udalarekin harremanetan jartzeko eskatzen zie herritarrei, bai Udaltzaingoaren bidez, bai telefonoz edo bai webgune bidez ere.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide