Jaurlaritzak finantzatutako "Saltokitik enpresara" ikastaroa

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 11a, 05:40

"Saltokitik enpresara"

Aukera ona dute Azkoitiko saltokiek irailaren 22a bitartean, "Saltokitik enpresara" ikastaroan izena emateko egokiera izango baitute Beasaingo Merkataritzaren Dinamizaziorako bulegoan (943 087988 / info@bareak.eu). Honako gai hauek landuko dira ikastaroan:

-Saltokia nola dagoen aztertzea: bezeroak, produktuak,  merkatua, lehiakideak eta gaur eguneko tendentziak.

-Kudeaketarako tresnak ezartzea: egiteko erak, tresnak, formatoak, praktika egokiak.

-Negozioaren kudeaketari aurre egiteko eta erabakiak hartzeko ezagutza eta gaitasun handiagoa eskuratzea.

Informazio gehiago behar izanez gero, Iraurgi Berritzenen lor dezakezu 943 85 11 00 zenbakira deituz edo hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide