Ibai garbitzea auzolanean irailaren 20an

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 10a, 15:00

Ibai garbitzea

Udala Urola ibaia garbitzeko auzolana antolatzen ari da irailaren 20rako. Herriko hainbat talderekin harremanetan jarri da dagoeneko, eta batzuekin parte hartzea hitzartu duen arren, herritar, familia eta bestelakoak ere animatu nahi ditu ekimenera. Zubiola enpresak ere hartuko du parte auzolanean, baina bertako kideek irailaren 13an garbituko dute euren eremua, 20an ezin dutelako.

Ibaia 10 zatitan banatuko da, eta talde bakoitzak bere eremua garbitu beharko du. Udalari dagokion zatian aritzera animatu nahi ditu norbanakoak. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, Udaleko Ingurumen sailean 943 85 71 72 zenbakira deituta irailaren 17a baino lehen, ezinbestean materiala behar bezala antolatu ahal izateko.

Goizeko 9:30ean elkartuko dira plazan boluntario guztiak, eta Udalak eskularruak eta plastikozko poltsak emango dizkiete. Auzolana 12:00ak aldera amaituko da, eta horren ondoren hamaiketakoa izango da plazan.

Ateratako zaborra plazan utziko da astelehenera arte, herritarrak kontzientziatzeko, helburua ingurumena zaintzea eta gure ibaiak garbitzea baita, hainbat ohitura salatuz, hala nola, ibaira edozer botatzeko ohitura, auzolana sustatzea, eta herriko taldeek ingurumenarekiko konpromisoa agertzea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide