Xeye atletismo elkarteak eta Udalak korrika egitera animatu nahi dituzte emakumeak, eta bilera antolatu dute gaur, irailak 11, Elkargunean 19:00etan.
Bertan azalduko dituzte egitasmoaren nondik norakoak eta finkatuko dute egutegia. Lagunartean antxintxika egin nahi duten emakume guztiak daude gonbidatuta bilerara, eta, gainontzean, honako hau da egitasmoaren ardura duen Zulaikaren telefono zenbakia: 665746419.