BAGAUDIA: J. Hollowayren "Kapitalaren aurka eta haratago"

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 9a, 07:42

Euskaraz

Joan den uztailean aurkeztu zuen Azkoitiko Bagaudia taldeak John Holloway soziologo eta filosofo irlandarraren Kapitalaren aurka eta haratago. Eztabaida ireki bati buruzko gogoetak liburua.

Hollowayk 2002an argitaratu zuen Change the world without taking power: The meaning of revolution today liburua, eta, hark eragindako eztabaidaren ostean, 2006an Contra y más allá del capital. Hollowayren ideien mamia jasotzen duen testu horren itzulpena da, hain zuzen, Bagaudiak talde lanean egindakoa.

Jarrera kritikoa lantzeko asmoz argitaratu du lana Bagaudiak, 400 aleko edizioan, eta salgai dago Azkoitian Atraskua tabernan eta Lujan eta Hizki dendetan eta Donostian Kaxilda eta Iruñako Katakrak liburu dendetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide