“Euskara praktikoa” leloarekin jarri da martxan aurtengo AEK-ko matrikulazio kanpaina irailaren 26a bitartean, erabileran oinarritutako metodologia praktikoa eta eraginkorrarekin, lehen egunetik hitz egiteko aukera emanez.
Hala, euskara ikasteko hainbat motibazio eta helburu izanda, “posible dela eta merezi duela” azpimarratu dute AEK-ko arduradunek, “norberaren esku dagoen euskara nahi izate” horrekin, gainontzeko guztia AEK-k jartzen duela berretsi dute.
Beraz, giro jatorrean euskara ikasi edo hobetzeko gogoa baduzu, jo AEK-ra: Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela. (10:00-13:00 / 17:00-20:00). Bestela, telefono hauetara dei dezakezu: 943 15 10 89 edo 607 612 697 edo azkoitia@aek.org helbidera idatzi. Nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzuan ere informazioa eska dezakezu.
ESKAINTZA
• HASIERAKO IKASTAROAK
• EUSKALDUNTZE MAILA GUZTIAK (behe maila, tarteko maila eta goi maila)
• C1 (EGA) PRESTATZEKO IKASTAROA
• C2 (4. MAILA) ON-LINE
• ALFABETATZE IKASTAROAK
• GURASOENTZAKO IKASTAROAK
• MINTZALAGUN TALDEAK
Azkoitiko AEK-n astelehenetik ostegunera izaten dira klaseak eta ordutegi malguak dituzte. Matrikulazio epea irailaren 26an amaituko da.