Kontzertu astea izango dugu oraingo hau

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 8a, 07:38

Lau kontzertu

Kontzertuak eta musika izango ditugu aukeran aste honetan Azkoitian, banan-banako estiloetan, Matadeixen eta Txalintxo tabernan.

Hasteko, White Manna (AEB, Kalifornia)izango da bihar Matadeixen, 21:30ean.

Ondoren, asteazkenean Matadeiko Zinetogramek A. Tarkovskiren Zerkalo filma emango du 21:30ean, eta ostiralean bi kontzertu izango ditugu: Petti bakarlaria Txalintxon eta Gaitze Bixok Matadeixen, 23:ooetan.

Zapatuan, berriz, Euskal Garagardo Azoka izango dugu, eta Txalintxozaleen bazkaria ere bai, ekitaldi eta guzti.

Astea bukatzeko, igandean White Hills (AEB, New York) izango da Matadeixen 20:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide