OINARTXOKO LIXIBATUAK AZKOITIA LANTZENEN KARGU

Maxixatzen.eus 2014ko abu. 7a, 08:43

Oinartxo industrialdea

Urola Kostako Hitzan irakurri dugunez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak Hierros Eguino enpresari eman dio arrazoia Oinartxoko zabortegiko lixibatuen karguari dagokion auzian, eta Azkoitia Lantzeni dagokio lixibatuen ardura. Hasiera batean, Azpeitiko Lehen Auzitegiko epaitegiak Azkoitia Lantzen-i eman zion arrazoia, eta Hierros Eguinok helegitea jarri zuen.

Orain epaileak adierazi duenez, enpresa eta Azkoitia Lantzen-en arteko lurren salerosketan, udal sozietate publikoa egin zen tratamenduen kargu. Udal ordezkariek epaiak diru publikoari eragin diezaiokeen kalte ikaragarria azpimarratu dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide