TXALON ERREKAKO SARRERA ETA MARTIRIETAKO BIDEA ITXITA

Maxixatzen.eus

Abuztuaren 6tik 8ra

Txalon errekako zubi berrian egiten ari diren lanak direla eta, asteazkenetik ostiralera bitartean itxita egongo dira Txalon Erreka auzoko sarrera eta Martirieta auzoko ohiko bidea.

Txalon Errekako bizilagunek auzotik kanpo aparkatu beharko dituzte kotxeak, eta auzora oinez sartu beharko dute. Martierietako auzotarrek, berriz, Olotzako ordezko bidea erabili beharko dute.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide