GURE ONDAREA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK

Maxixatzen.eus 2014ko abu. 4a, 11:33

Urola Kostako Hitza

Urola Kostako Hitzan jakin dugunez, Iraurgi Berritzen garapen agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Turismoak bisita gidatuak antolatu dituzte Azkoitian eta Azpeitian abuztuan aurten ere. Juan Bautista Mendizabal Azkoitiko kronista ofizialak gidatuko ditu Azkoitiko bisitak, bertako historia eta arte arloko xehetasunak emanez.

Bi euroren truke egin ahal izango dira bisitak, eta zortzi laguneko taldea osatu beharko da gutxienez. Informazio gehiago eta erreserbak 943-15 18 78 telefonoan edo www.i-loiola@urolaturismo.net helbidean dituzu eskura, eta txartelak bisitan bertan emango dira. Taldeek bisita bereziak egin ahal izango dituzte abuztuan eta irailean, aldez aurretik erreserba eginda.

Horretaz gain, azkoitiarrok pilotarekin izan dugun harremanaren berri emateko Zu ere pilotari egitasmoa osatu dute, pilota modu praktikoan ezagutzeko aukera ematen duena. Oteiza pilota elkarteko kideek pilotan jolasteko aukera eskainiko dute, zazpi frontoiak bisitatu ondoren, eta bukatzeko hamaiketakoa izaten da. Informazio osoa eskuratzeko eta erreserbak egiteko 652-73 04 75 (Basquetours) edo 943-15 18 78 (Turismo Bulegoa) telefonoetara deitu edo www.i-loiola@urolaturismo.net helbidera idatzi dezakezu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide