ZUZENDARITZA ALDAKETAK ANAITASUNA FUTBOL TALDEAN

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 30a, 07:37

Urola Kostako Hitza

Zuzendaritza berria izango du aurrerantzean Anaitasuna Futbol Taldeak. Pedro Urdapilletak hartu du Javier Zubizarretak utzitako presidente kargua, bederatzi lagunek osatutako zuzendaritzaren gidari lanetan.

Presidentea bera, Bittor Larrañaga eta Mikel Arregi dira zuzendaritzako kide berriak, eta lehengo eginkizunetan jarraituko dute Jon Ander Azkue diruzainak, Maider Zinkunegi idazkariak eta Jose Mari Uriak, emakumezkoen hiru taldeak zuzenduko dituzten Sorkunde Garatek eta Ibon Orbeak eta Mikel Arregi sartu berriarekin batera gizonezkoen bederatzi taldeak zuzenduko dituen Borja Rotxak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide