Euskaltzaleen Topaguneak udazkenean eskainiko diren bi graduondokoren berri eman du bere webgunean. Interes handikotzat azaltzen zaizkigu bertan Hiznet hizkuntza plangintza eta Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoak.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Asmoz fundazioak antolatzen dute Hiznet hizkuntza plangintza, helburu hartuta soziolinguistika sakon ezagutzea eta euskararen normalizaziorako ezinbesteko ezagutza kualifikatua eta sistematikoa lantzea.
Bestalde, MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateak seigarrenez antolatuko du Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa. Sorguneak ikertegiaren bultzadapean, helburu nagusiak euskal kulturgintzari buruzko ezagutza bildu eta transmititzea, gure kulturgintzaren desafioei buruzko gogoeta egitea eta transmisioan izandako estrategia eta esperientziak aztertzea izango dira.