Xabier Munibe ikastola berriko lanak hastear

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 29a, 06:10

Lanak hastekotan

Eusko Jaurlaritzak Udalari jakinarazi dionez, aste honetan hasiko dira Xabier Munibe ikastolako eraikin berria egiten.

Udalak dagoeneko garbitu du eraikina egingo duten eremua, eta saneamendu hoditeriaren lanak ere esleituta, Jaurlaritzari dagokio orain eraikitze lana egitea.

Vias y Construcciones S.L. Enpresari esleitu zizkion lan horiek Jaurlaritzak, eta urte eta erdian eraiki beharko du ikastola berria.

Hasieran, eraikin berria egiteko proiektuak 7,5 milioi euroko aurrekontua zuen, baina azkenean 4.519.350 milioi eurotan esleitu zuen Jaurlaritza: 1.600.000 euro aurtengorako eta 2.919.350 euro hurrengorako.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide