Eusko Jaurlaritzako EVE-Energiaren Euskal Erakundeak etxebizitzetan eta etxejabeen elkarteetan instalazio elektrikoak berritzeko eta ohiko etxebizitzetan berokuntza eta ur bero sanitarioaren banakako ekipoak ordezkatzeko diru-laguntzak emango ditu.
Laguntzak eskatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da, baldin eta lehenagotik aurrekontua amaitzen ez bada. Informazio gehiago nahi izanez gero, eve.es web orrian edota Azkoitia Lantzen, S.A.ren bulegoan (udaletxeko 1. solairuan, ezkerretara) eskura dezakezu.
Bestalde, irailean leihoen Renove plana eta etxetresna elektrikoen Renove plana irtengo dira.