Joan den asteartean elkartu zen, uztailaren 15ean, Andramaixetako kartel lehiaketako epaimahaia.
Iñaki Martinez, Jexux Arrizabalaga eta Xabier Gantzarain epaimahaikideek aurten saririk ez ematea erabaki du, "kartel lehiaketara aurkeztutako lanen urria eta mailaren eskasa ikusita". Horrenbestean, aurkeztutako kartelik ez da izango Andramaixetako programaren azalean.