Gaztien herrixe moiu ipurdixe partaidetza prozesua bukatu berritan, Azkoitiko Udalak lokaletan biltzen diren gazteekin bilera egingo du gaur, uztailak 17, Elkargunean 12:30ean, elkarbizitza hobetzeko portaerak eta lokalen erabilerak jorratzeko asmotan.
Udalak gazteekin batera osatu nahi du lokalak erabiltzeko gutxieneko arautegi bat, berak bere kasa egitea baino egokiagoa izango delakoan.