"BAZTERRAK MARRAZTEN": UDANE JUARISTI ETA BESTE 4 SORTZAILE

Maxixatzen.eus

Marrazki liburua

Joan den astean aurkeztu zutenBazterrak Marrazten’ liburua Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, eta Tabakalerak asmatutako Scanner Ibiltaria deituriko proiektuaren baitako lana da.

Udane Juaristi, Ricardo Azkargorta, Dei GaztelumendiJosu Maroto eta Julen Ribas artistek arratsalde batean egindako 29 marrazkien bilduma da, liburu bat sortzeko fase guztiak jasotzen dituena, eta Imanol Tapiak editatu eta maketatu du.

Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak aurkezpenean esandakoaren arabera, “edizio mugatua izanik, bertsio digital bat egitea erabaki dugu, ekimen honek oihartzun sozial zabalago bat izan dezan. ‘Bazterrak Marrazten’-en ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiak komikigintza indartzeko egiten ari den lanaren apustua indartzen du”.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide