Merkataritza-saltokiak modernitzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Eusko Jaurlaritzak. 2014an saltokien egokitze lanetan edo ekipamendu komertzialetan inbertsioak egin dituztenentzako izango dira laguntzak, eta irailaren 5a bitartean egin ahal izango dira eskaerak. Diru laguntzak jaso ahal izateko, merkataritza jarduerak gutxienez urtebetez aritutakoa izan behar du.
Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen inbertsioak: lokala berritzera eta modernizatzera bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak. Horrez gain lagungarri dira balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak.