URRETXURAKO BIDEGORRIA ITXITA HURRENGO LANEGUNETAN

Maxixatzen.eus

Bidegorria garbitzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urretxurako bidegorria garbitzeko egingo dituen lanak direla eta, gaur, bihar, astelehenean eta asteartean itxi egingo dute bidegorria, 08:00etatik 18:00etara bitartean.

Aldundiak jakinarazi duenez, egun horietan sastrakak kendu eta bidea garbituko dute, eta, lanean ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez, bidegorria ixtea erabaki dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide