Azkenaldian Udalak ekindako obra eta hobekuntza nagusien berri bidali digu, eta hemen dituzue banan-banan:
-San Jose Egoitzako aire egokitua: San Jose Egoitzan aire egokitua gune batzuetan erabil daiteke dagoeneko, eta pentsatutako leku guztietan izatea espero da hilabete bukaerarako.: egoitzako egongeletan, hain zuzen. Aurrekontua: 200.000 eurokoa da.
-Musikaguneko obrak: Musika eskola, banda eta herriko rock taldeak elkartuko dituen Musikagune berria eraikitzeko lanak hasi dira jada. Ekainean lokala hustuta, uztail hasieran esleipena jaso duen Altuna y Uria enpresako langileak hasi dira obrak egiten. Kontratazioaren arabera, sei hilabeteko epea dute bukatzeko, eta, ondo bidean, urte bukaerako oporraldian egingo da leku aldaketa. Obren aurrekontua 753.420 eurokoa da.
-Jubilatuen tabernako komuna: Jubilatuen tabernako emakumeen komuna berritu du Udalak, irisgarritasun baldintzak behar bezala bete ditzan. Hilaren hasieran amaitu dituzte lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago komun berria. Aurrekontua 18.000 eurokoa da.
-Baserri bideak garbitzen hasita: Baserri bideetako belarrak mozten hasi da jada brigada, eta uda bukatzerako eremu guztiak garbitzea aurreikusita dago. Aurten bide bazterrak altuera handiagoan garbituko dituzte, eta goiko parteak ere txukunduko dituzte.