XABIER GANTZARAIN, ARTELEKUKO KOORDINATZAILE ARTISTIKO BERRIA

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 7a, 10:14

Xabier Gantzarain

Azkoitiko Udalean Kultura eta Euskara zinegotzi dugun Xabier Gantzarain arte kritikari eta idazleak izango du ardura artistikoa Arteleku zentroak Donostiako Santa Teresa komentuko fase berrian lanak koordinatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako deialdi publikoan, Gantzarainena izan da lanik onena Adelina Moya, Peio Agirre, Txomin Badiola eta Idoia Zabaletak osatutako epaimahaiaren ustez.

Zentroan lan egin ahal izateko deialdi irekiak eginez eta mintegiak eskainiz, artistak izan behar du protagonista, eta hezkuntza akademikoaz bestelakoa «desakademia» aipatu du Gantzarainek bere proiektuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide