Teknika estenopeikoa erabiliz osatu du Jon Andoni Martin argazkilariak oraingo erakusketa, Maxixatzenekin lankidetzan. Herriko 12 sortzaileren testuak ere erakutsiko dira bertan, eta idatzi bakoitzari argazki bana dagokio. Gaur zabalduko da Torre Zuri erakustokian, 18:30etan.
Objektiborik gabe, zulotxo edo estenopo bat objektiboaren ordez, eta kamera ilun baten barrura isurtzen da irudia. Kamera izan daiteke poxpolo-kaxa, gela bat edo baita furgoneta bat ere.
Argazkiak ez dira ohikoak bezain gardenak, ia infiturainoko sakontasunarekin, eta esposizio denbora segundo gutxitatik hasi eta hainbat minutu, ordu edo egunetarainokoa izan daiteke.
Tokia: Torre Zuri erakustokia, Azkoitia
Egutegia: uztailaren 4tik 20ra, asteburuetan
Ordutegia:
- Ostiraletan: 18:30etik 20:30era
- Larunbatetan: 11etatik 13etara eta 18:30etik 20:30era
- Igandeetan: 11etatik 13etara