AZKOITIA BAI: HILAREN 22AN, SISTEMA MISTOA ABIAN

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 1a, 11:39

Urola Kostako Hitza

Joan den ostiralean, Azkoitia Bai koalizioak herri batzarra egin zuen hondakinak biltzearen inguruko puntu ilunak argitu eta argiak plazaratzeko.

Biltzeko sistema mistoa «aldaketa txikia» izango da, zazpi edukiontzik— beira, papera, plastikoa-ontzi arinak, fardelak, olioa, pilak eta arropa— jarraituko baitute eredu berriarekin. Azkoitian ez da atez ateko sistemarik izango, errefusa bakarrik jasoko delako atez ate hilaren 22tik aurrera. Aldez aurretik, hilaren erdian banatuko ditu udalak organikoentzako txipak, errefusarentzako edukiontziak eta frakzio bakoitza sailkatzeko liburuxkak. Ondoren, irailean bilduko da jarraipen mahaia, emaitzak aztertu eta egin beharreko hobekuntzak egiteko. Sanandresetarako %80ko birziklatze tasara iristea espero du koalizioak.

Nahita zabaldu diren informazio okerrak zuzenduz, zenbait kontu gezurtatu dituzte. Eredu berria ez da egungoa baino sei aldiz garestiagoa izango, «%70eko birziklatze tasara iristen bagara, merkeagoa izango da». Astearte gauetan bakarrik egongo dira errefusa-kuboak zintzilik, eta, materia bizigabea izanik, usainik ez du sortzen. Orain artekoak funtzionatu ez duelako jarriko dute sistema berria: «bost urtean guztiok eduki dugu birziklatzeko aukera, baina %28tik %32ra besterik ez da igo».

Gutxiago sortu eta berrerabiltzea indartu behar direla adierazi dute, atez atekoaren aurkako plataformakoak mahai ingurua egiteko gonbidatu dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide