XVIII. mende amaierako neskatila ingeles baten abentura gotikoak jasotzen ditu Ibaizabal argitaletxeak argitaratutako "Ada Goth eta sagu mamua" haur eta gazteentzako eleberri ederrak.
Eta ederra da, istorioak duen edertasunaz gain, Chris Riddell egilea ilustraziogile liluragarria delako, narrazioa marrazki zuri-beltzez ere xeheki egiten duelako, han-hemen ustekabeko barregarriak dituelako sarri, liburuaren bukaeran sagu mamuaren istorioa bertsotan duen liburuxka aparta daukalako, eta, azkenik, Aitor Arana idazleak berealdiko itzulpen lana egin duelako.