JULE GOIKOETXEA: "TRACTATUS" POEMA LIBURUA

Maxixatzen.eus

Susa argitaletxea

Aitaren heriotzak eragindako samina eta etenak bultzatuta, umetatik idazteko izan duen zaletasuna gauzatu du Jule Goikoetxeak Susa argitxaletxearen eskutik "Tractatus" poema bilduma argitaratzean.

Egilearen ustetan, honako gaiak aurkituko ditu irakurleak liburuan: «umorea, sexua, plazera, politika, zoriontasuna miseriari lotua, gaua dantzari, basamortua logika matematikoari atxikia, dibinitaterik gabeko jainkosak, dibinitate hilkorrak, ilargiaren kanpainak, droga, egia desjabetua, gerrak beldurrarekin nahasian perspektiban gorpuztuak, ongiaren hutsaltasuna, jokoz kanpoko ukituak, begirada desegokiak…».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide