Gaztien Herrixe moiu ipurdixe partaidetza prozesuaren azkeneko afari topaketa gaur, ekainak 20, izango da 19:00etan Elkargunean, gazteek Udalari egin zizkioten proposamenak egokien nola bideratu aztertzeko.
Udaleko ordezkariek gazteek egindako proposamenak aztertuta, udalaren eguneroko jardun eta politiketan txertatzeko zehaztu egin behar dira orain. Ostiraleko bileran Udalak egindako proposamenak eta beste aukera batzuk aztertuko dituzte gazteek.