Kaleko zakarrontzietan ere zaborra gaika sailkatzeko aukera bermatzeko asmoarekin, Alde Zaharreko zakarrontziak moldatu eta egokitzen ari da Udala. Horretarako, gune horretako zakarrontziak kendu egin ditu, behar bezala margotu eta egokitzeko. Lanak bukatu bezain laister jarriko dira zakarrontziak dagozkien tokietan.
Hori dela eta, eragozpenak barkatzeko eta bitartean hondakinak gertuen dauden edukiontzietara botatzeko eskatzen die Udalak herritarrei.