Antzerki musikalarekin datozkigu oraingoan Bigoterik Gabea antzerki taldeko gazteak: "Rise and shine".
Bestelako lanak taularatu ondoren, Xabier Barquero eta Kari Alberdiren gidaritzapean, musika eta antzerkia, euskara eta ingelesa uztartzen dituen lanaren bi emanaldi egingo dituzte asteburuan Baztartxon.
Gaur izango da lehenengo saioa, 22:00etan eta igandean bigarrena, 18:00etan.
Emanaldietarako sarrerak udaletxeko Kultura sailean eta Etxe-Aitz tabernan eros daitezke, 3 euroan, eta saio aurretik ere salduko dituzte Baztartxoko leihatilan.