Haurrak eskumuturrekoak osatzen
Atzo arratsaldean eskumuturrekoak egiteko elkartu ziren berrogei bat ume Elkargunean IPAKA 2014 asteko ekitaldietako batean.
IPAKAko zuhaitzean argazkiak atera zituzten lehenengo, eta eskumuturrekoen osagaiak margotu zituzten.
Haiek lehortutakoan, lokarriarekin osatu zituzten eskumuturreko koloretsuak, Nonaren laguntzarekin.