Matadeixeren 18. urtemuga dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte ekain osoan zehar zabalduko den egitarau zabalean.
Zinetogram zine klubekoek Adingabeak zikloa eskainiko dute gaurtik hilaren 25era bitartean, eta saio guztiak asteazkenetan eta 21:30ean izango dira.
Hasteko, Jordan Vogt-Robertsen The kings of summer eskainiko dute gaur gauean, eta hauek izango dira zikloko gainontzeko saioak:
- The last picture show (Peter Bogdanovich), ekainaren 11n.
- Les Geants (Bouli Lanners) eta Scenes from the suburbs, ekainaren 18an.
- Kids (Larry Clarck), ekainaren 25ean.
Zikloan zehar, ordea, Zinetogram zine forum saioa ere izango da ekainaren 20an Baztartxon, La vie d’Adélé (Abdellatif Kechiche), ohi bezala 22:00etan
Horretaz gain, IPAKA PARTY izango da datorren zapatuan, jana eta musikeoarekin, 21:00etatik aurrera. Eta kontzertuak ere izango dira:
- Ekainaren 12an, osteguna, ZA! (CAT) + SCHNAAK (ALE), 22:00etan.
- Ekainaren 13an, ostirala, BETUNIZER + VIVA BAZOOKA + SLAKTUIS, 22:30ean.
- Ekainaren 21ean, zapatua, JAY + LAS NURSES (AST), 22:30ean.
- 12:30. Bizipoteoa, bizikletan.
- 14:30. Bazkaria.
- 20:00. Mokadua eta Gau Beltza, DJak eta musika beltza.