AUZOKO: IPAKAKO KARTELA FULAZ, URDUZ ETA ARABIERAZ

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 31a, 21:11

Senegaleko fulaz

Gaur hasiko da IPAKA Izarraizpeko aniztasun kulturalaren astea, Intsausti parkean 21:00etan egingo den ilargipeko irakurketarekin.

Hona hemen IPAKAko kartela Azkoitian hitz egiten diren beste hiru hizkuntzatan, Auzoko programaren barruan landuta.

Lehenengoa fula hizkuntzan dago. Senegaleko hizkuntza ofiziala ez den arren, Azkoitiko senegaldarren etniako hizkuntza da, beraien artean mintzatzeko erabiltzen dutena.

Kartela urduz

 

 

 

Bigarrena urdu hizkuntzan dago. Pakistango zenbait hizkuntzaren fusioz osatutako hizkuntza ofiziala da.

Kartela arabieraz

 

 

 

Eta, bukatzeko, arabiera hizkuntzan dago hirugarrena. Marokiarrek, aljeriarrek eta sahararrek hitz egiten dute, baina bakoitzak bere dialektoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide