ALL ATHLETICS erakundeak 2014ko errepideko lasterketen zerrenda eguneratu ostean, AZKOITIA-AZPEITIA maratoi erdia 11. postuan kokatu du munduko proba ofizialetan. 5824 puntu lortu ditu gure eskualdeko lasterketak, New Yorkeko maratoi erdiak baino 15 puntu gutxiago eta Prahako maratoi erdiak baino 7 puntu gehiago.
Antolatzaileek lorpen handitzat hartu dute aitortza hori, eta uste dute lana ondo egin ezkero, emaitzak iritsi egiten direla. Bestalde, AZKOITIA-AZPEITIA maratoi erdia sortu zuen lan taldea eta urtez urte probari babesa eman dioten guztiak goraipatu eta zoriondu nahi izan dituzte.