AMAIA PAVON: IKUS-ENTZUNEZKOEN FUNTSEZKO GARRANTZIA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 29a, 07:01

Amaia Pavon ikerlaria

Ikus-entzunezkoen Komunikazioko Mondragon Unibertsitateko Amaia Pavon irakasleak. Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezkoen kontsumoa 2011an: Gipuzkoako azterketa izeneko tesia bukatzekotan den honetan, honakoak adierazi ditu unibertsitatea.net helbidean:

"Eguneroko bizitzaren parte esanguratsu diren heinean, komeni da adi-adi egotea, batetik, ikus-entzunezkoen munduan gertatzen denari, eta bestetik, gizarteak, taldeek edo pertsonek haiei ematen dieten erabilerei".

"Ikus-entzunezkoetan bilatzen dituzte nerabe eta gazteek haien erreferente sozialak; horien bitartez interpretatzen dute mundua, eta ikus-entzunezkoekin batera eraikitzen dute taldearen identitate soziala".

"Nerabeen kasuan, askok aitortzen dute lagun-taldearekin daudenean erabiltzen dutela mugikorra ikus-entzunezkoak ikusteko. Telebistak, beraz, bere lekua izango du egunerokotasun horretan, eta beste kontsumo-ereduak aurrekoari gehituko zaizkio".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide