Informazio osoa plazako bulegoan
Hondakinak biltzeko sistema berria gizarteratzeko herritarrekin eta merkatariekin 9 bileratan Udala 500 lagun baino gehiagorekin elkartu ondoren, zintzilikarioak non kokatzeko asmoa duen azaldu die Udalak herritarrei. Informazioa ia etxe guztietara ere banatu da: bebarru bakoitzari dagozkion zintzilikarioen kokapenaren informazioa bebarruetan.
Norbaitek kokapenari buruzko ekarpen edo proposamen bat egin nahi badu, ekainaren 6ra arte izango du aukera: bebarruetan banatutako orria bete beharko du, bebarruko bizilagunen gehiengoak sinatuta, eta plazako informazio bulegoan entregatu. Ekarpen guztiak aztertuta, Udalak zintzilikarioak non kokatu erabakiko du.
Udalak zintzilikarioen kokapenaren inguruko informazioa bebarru guztietan banatzerik izan ez duenez, jaso ez dutenei plazako informazio bulegora gerturatzeko eskatzen die, han jaso ahal izango dutelako eta baita ekarpenak egiteko orria ere. Bestalde, hori guztia udalaren webgunean bertan ere eskura daiteke.
Horretaz gain, datorren astean informazio bulegotik pasa beharko dute merkatariek, bilketarako behar duten materiala eskatzeko.