Iraurgi Berritzenen diru-laguntzak
Azkoiti eta Azpeitiko udalek diru-laguntza sorta berria eskaintzen dute enpresa bat abian jarri nahi duten langabeentzat, eta izapideak Iraurgi Berritzenen bidez egingo dira. Iraurgi Berritzenek 150.000 euro jarriko ditu guztira, eta hiru motatako diru-laguntzatan banatuta:
- 2.500 €-ko diru-laguntza, pertsona fisiko edo juridiko batek edozein izaera juridikodun enpresa-jarduera sortzeagatik.
- 5.000 €-ko diru-laguntza edozein izaera juridikorekin sortzen den enpresa-jarduera gizarte ekonomiakoa bada (lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitariorako kooperatibak eta lan-sozietateak).
- Iraurgi Lantzen, SAk Jarduera estrategiko edo berritzaileak garatzeko objektu soziala duten enpresa berrien sorrera bultzatzeko laguntza bereziak eman ditzake Iraurgi Berritzenek, enpresa bakoitzeko 10.000 € gehienez. Hori jasotzeko ez da beharrezkoa izango langabea izatea.
Helburua ideia guztiek garatzeko aukera izatea da, eta alkateak eta Iraurgi Berritzeko arduradunek pausoa ematera animatu dituzte herritarrak.