ABERE ASKEEK ERAGINDAKO KALTEAK EKIDITEKO NEURRIAK

Maxixatzen.eus 2014ko maiatzaren 22a

Abere askeak

Azkoitiko Udalak dei egin die bando bitartez landa eremutako lur-sailetan aske dabiltzan animalien jabeei, berenak ez diren lur sailetan sar ez daitezen neurriak (lotzea, itxitura egitea...) har ditzaten.

Izan ere, ahuntzek eta gainontzeko animaliek kalteak eragiten dituzte aipatutako lur sailetan, eta 15 eguneko epea izango dute haien jabeek neurriak hartzeko. Bestela, Udalak ahuntzak hiltzeko batida antolatzeko eskaera egingo  dio Foru Aldundiari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide