UNAI BAZTARRIKA: "EZINBESTEAN" POEMARIOA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 20a, 05:55

Gaur aurkezpena

Blas de Otero-Bilbo Uria nazioarteko poesia saria irabazi ondoren, Erein argitaletxeak argitaratu dio, eta Donostiako Liburutegi zaharreko sotoan aurkeztuko du gaur 12:00etan.

Hala dio egileak: "Ezinbestean idatzitako lerroak dituzu hauek, luzaroan gordeak nituen ideia harriztatuak, paperera eramanak. Erraietatik bertatik erauzitako poema sare itoa da. Idazteaz, idatzi ezinaz eta sorkuntza behartuaz hitz egiten dut liburu honetan. Barneko nahiz kanpoko hormez egindako gogoeta. Arraildutako pareta zaharrez, baina baita eraiki berri ditugun horma ikusezin horietaz ere. Inoiz irmo izan nituen sentipenen dekadentziari oihu egiten diot testu hauetan. Barnean lehertu zaizkidan trumoiei emandako hitzezko erantzuna da. Iraganaren ateak itxi eta garai berri baten aurrean ezinbestean idatzi ditudan poemak".

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide