AUZOKO JAIA ETA JOAN DEN ASTEKOAK

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 18a, 09:57

Bergaran zapatuan

Aste hau berezia dugu, Auzoko Jaia izango da-eta zapatuan Bergaran. Jaia prestatzen ari gara Itsaso Topagunekoarekin. Denok gonbidatuta zaudete!

Bestalde, joan den astean, gure asteleheneroko saioa egin ondoren, ludotekako jendearekin ere egon nintzen, gure Ipaka asteko kantujiran irtengo dute eta. Elkarguneko gelak erreserbatu nituen pultsera tailerrentzat.

Ipakako bilerara jendea deitu eta Azpeitira joan ginen bilerara, baino bertan behera erori da Azpeitin egin behar genuen festa! Azkoitira pasa dugu, eta bilerak egiten ari gara, ekainaren 7an egingo dugun festarako azkar-azkar dena prestatzeko.

Ipaka aulki bat errifatuko dugu bertan, eta denda bat ipiniko dugu erakusketa moduan.

 

Tere Al-dalur

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide