GURE ESKU DAGO: HITZALDIA ETA KULTUR KALEJIRA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 14a, 14:00

Hitzaldia eta kultur kalejira

 

Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago ekimenak hitzaldia eta kultur kalejira antolatu ditu gaurko eta zapaturako.

Gaur, hilak 15, Tomas Urzainquiren "Erabakitzeko eskubidea eta Libertatearen foruak" hitzaldia izango da, Elkargunean, Zeharka plaza aretoan, 19:00etan.

Zapatuan, hilak 17, Kultur kalejira izango da 12:30ean, hiru gunetan:

  •  Balda plazan: ikiurrinaren dantza Musika eskolako dantza taldea eta Txalkor txistulariekin, eta trikitilarien kalejira.
  •  Eliz atarian: Bertso saioa Erniarraitz bertso elkartearen eskutik, eta trikitilarien kalejira.
  • Kontzejupean: Herriko kultur eta kirol taldeek aldarria eta ekitaldia egingo dituzte ekainaren 8ko gizakaterako.

Honako hauek izango dira partaideak: Anari, Iñigo Aranbarri, Erniarraitz bertso elkartea, Koldarrak antzerki taldea, Txalkor txistulari taldea, Maxixatzen, Azkoitiko Tabernarien elkartea, Azkoitiko trikitilariak eta Bizkargi Musika eskolako dantza taldea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide