XXIII. BERTSO PAPER LEHIAKETA: EPEA GAUR BUKATUKO DA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 14a, 06:02

Bertso Paper Lehiaketa

XXIII. Bertso Paper Lehiaketako epea zabalik da jadanik, Xabier Munibe Ikastolako Udaberri eta Indarlan guraso elkarteek antolatuta.

Bi parte-hartzaile multzo izango dira aurtengoan, DBH 1. eta 2. mailetakoa, bata, eta 3. eta 4.  mailetakoek, bestea. Gai eta neurri librean, lautik sei bertsora bitarteko sorta aurkeztu beharko da, bertso sorta bat baino gehiago aurkez daitezke.  

Gaurkoa da lanak aurkezteko azken eguna, xabiermunibebertsoak@gmail.com helbidean edo ikastolako helbidera bidalita: Estrada auzoa, 115 -75 postakutxa.

Diru sariak izango dituzte lehenengo laurek; 125, 100, 75 eta 50 euro, eta Azkoitiko onenak 100 euro irabaziko ditu.

Hilaren 26an banatuko dira sariak, Baztartxo antzokian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide