Hila bukatu bitarte, aurten ere Udaberriko musikaldia izango da Santa Kutzeko komentuan zapatuero 18:30ean.
Lau emanaldietan eskaintza zabala izango da, eta bertaratu nahi duenak autobusa izango du aukeran, doan, 18:00etan Eroski txiki aurrean.
Hona hemen egitarau osoa:
-Maiatzak 10: Orquesta de Camara de Empordà, Carles Coll zuzendariarekin.
-Maiatzak 17: Sigma Proyect, saxofoi laukotea.
-Maiatzak 24: José Hernández Pastor, contratenorra eta Manuel Minguillon, archilauda.
-Maiatzak 31: Kaabestri Ensemble eta Landarbaso Abesbatza, Iñaki Tolaretxipi zuzendariarekin.