PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK: TAILERRA GAUR ELKARGUNEAN

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 7a, 06:02

Erabakitzeko aukera

 

Partadeitzazko Aurrekontuen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aurrekontuaren zati bat herritarren esku uzten du, zertan inbertituko den erabakitzeko.

Proposamenak maiatzaren 18a bitartean egin daitezke, hemen formularioa beteta edo etxean jasotako fitxa horretarako bilketa gune batean utzita. Proposamenen artetik batzuk lehenesteko, tailerra izango da gaur, hilak 7, Elkargunean 18:30ean.

Aldundiak abenduan 2015eko aurrekontuak prestatuko dituenerako, Bidasoaldea, Oarsoaldea, Tolosaldea eta Urola Erdia eskualdeetako herritarrek lehenetsitako proposamenak zehaztuta egongo dira eta horiek aurrekontuetan txertatuko ditu Aldundiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide