LAGUNTZA JURIDIKOA DOAN ETXEA GALTZEKO ARRISKUAN DAUDENENTZAT

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 1a, 05:35

Etxegabetuentzat

Etxerik gabe geratzeko arriskuan dauden herritarrei prozesu aurretiko laguntza juridikoa doan eskainiko die Udalak.

Gipuzkoako Aldundiak eta abokatuen elkargoak zerbitzu hori bermatzea hitzartu dute, eta akordioarekin bat egin du Azkoitiko Udalak ere.

Etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezinik, etxea galtzeko arriskuan dauden herritarrei epaiketa judiziala hasi baino lehen, finantza erakundeekin adostera iristeko beharrezko laguntza juridikoa eskaintzea da helburu nagusia.

Zerbitzua behar duten herritarrek Udaleko gizarte zerbitzuetan eskatu beharko dute, eta handik bideratuko diote hitzordua abokatu batekin.

Udalaren osoko bilkuran onartu zen zerbitzu hori eskaintzea, eta, beharrezko izapideak eginda, zerbitzua aste gutxi barru jarriko da abian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide