Gaur, hilak 28, Partaidetzazko aurrekontuak ekimenaren baitan Burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko batzordea izango da Azpeitian, Enparan kaleko Baigeraren egoitzan, 18:00etan.
Urola Erdiko herritarrek zazpi egitasmo aukeratu zituzten iaz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bideratutako 500.000 euro inbertitzeko. Aurten gauzatuko dira zazpi egitasmo horiek, eta batzordeak osatu dira horren jarraipena egiteko.
Biharko bilerari dagokionean, Urola Erdiko herritarrek burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko 65.000 euroko inbertsioa egitea adostu zuten, parte hartze prozesu baten bitartez. Honako zazpi egitasmo hauek aukeratu zituzten:
Burujabetza energetikorako plangintza egitea: 65.000 euro
Oroimen historikoa lantzea: 22.000 euro
Haur eta gazteen parte-hartze programa osatzea: 45.000 euro
Eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egitea: 30.000 euro
Baserri-bideak konpontzea: 150.000 euro
Mendietako bidezidorrak txukuntzea: 110.000 euro
Lasao-Zestoako trenbidearen egokitzapen lanak egitea: 78.000 euro
Ildo berari jarraituz, Urola Erdiak beste 500.000 euro izango ditu aurten ere eskualderako egitasmo egokietan inbertitzeko. Beste hainbeste gertatuko da, Tolosaldean, Bidasoaldean eta Oarsoaldean ere. Guztira, 2 milioi euro jarriko ditu Aldundiak lau eskualde horietako herritarren esku, ongi irizten dioten egitasmoetan erabiltzeko.