UDAL BANDOA GANADUAK ERAGINDAKO KALTEEZ

Maxixatzen.eus

Alkatearen bandoa

Bandoa eman du argitara alkateak, azkenaldian ganaduak eragindako kalteak direla eta:

Azkoitiko landa eremutako lur­sailetan libre dabiltzan ahuntzek,  behorrek,  behiek,  ardiek  jabearen lursailean ibili behar dute, besteen sailetan kalterik ez sortzeko.

Ganadu jabearen ardura da bereak ez diren sailetara animalia  horiek  ez  joateko  neurriak  hartzea  (lotzea, itxitura egitea....).

Ahuntzek,  behorrek,  ardiek,  behiek, sorturiko kaltearen erantzulea animali jabea izango da.

Aurreko  neurriak  hartu  dira  sorturiko  kalteak desagertzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide