UEMA: ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

Maxixatzen.eus 2014ko api. 14a, 06:35

Euskaraz egin daiteke!

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea den UEMAk, Mankomunitateko kide diren udalekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian.

2014an elkarlanak Mankomunitatea gainditu du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernika-Lumo, Ordizia, Lazkao, Villabona, Zizurkil eta Ibarrako udalek ere parte hartuko dute.

Kanpainaren bitartez, herritarrek administrazioarekiko harremanak euskaraz lotzea da kanpainaren helburua, errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak irekiz eta administrazioa euskalduntzea ere bultzatuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide