Ostiral Santua- Jon Andoni Martin
Gaur hasiko dira jende gehienarentzat Aste Santuko oporrak. Jaiegunen funtsa diren erlijio ospakizunak kontu handiz prestatu eta egiten dituzte gure herrian.
Hona hemen egitaraua egunez egun:
- Apirilak 17, Ostegun Santua:
- 11:30ean haurrentzako prozesioko irudien katekesia.
- 12:30ean bisita gidatua parrokian: parrokia eta Aste Santuko irudiak.
- 17:00etan meza Santa Klaran.
- 19:00etan Jesusen Afariaren Ospakizun meza parrokian.
- 22:00etan Gau gurtza parrokian.
- Apirilak 18, Ostiral Santua:
- 09:00etan Eliza irekiko da, gogoeta egiteko eta bisitarako.
- 11:00etan Gurutze Bidea.
- 12:30etan bisita gidatua Azkoitiko gune historikoan, parrokia aurrean abiatuta.
- Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna. Santa Klarako elizan gaztelaniaz 16:00etan eta parrokian euskaraz 17:00etan. Ondoren, prozesioa.
- 21:30ean Hilobirako prozesioa.
- Apirilak 19, zapatua, Pazko bezpera:
- 21:00etan Pazko gau beila: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkazioa eta Berpizkunde meza.
- Apirilak 20, Pazko igandea:
- 11:00etan Pazko meza nagusia parrokian.